2024(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

IRRISARRILAND


 

Ostegun goizean Nafarroaldera joan ginen, Irrisarriland-era.Hara iritsi eta maletak atera genituen.Hamaiketakoa eta bazkaria hartu eta gero ohea prestatu genuen,pelutxea eta guzti!
Jolastokian ibili ginen eta afaltzera.Musika-kaxa jolasa egin genuen.
Hortzak garbitu, pijama jantzi, Galtzagorrien ipuina entzun eta lo egiten saiatu ginen. Batzuei kostatu  zitzaigun.
Hurrengo egunean, maletak egin eta gosaltzera joan ginen. Pixka bat jolastu eta ur-jolasak egin genituen. Hamaiketakoa hartu eta trenez paseo bat eman genuen. Handik "tibetar" zubia gurutzatu genuen. Zubia zintzilikatuta zegoen, 140 m. luzeera zuen eta handik paisaia ederra ikusten zen. 
Bazkaldu ondoren jolastokira bueltatu ginen,Baxirekin argazki bat atera genuen hemen ikusten duzuena.
Azkenik, etxera bueltatu eta primeran lo egin genuen!

2024(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

IRRATSAIOAK


2B  Irratian klikatu eta irratsaioa entzungo duzu.




2A  Irratian klikatu eta irratsaioa entzungo duzu.




Porrontxoak 2024

  Irailaren  18an  Plaza  Handin,  Porrontxo  eta  Porrontxarekin  argazkia  atera  genuen. Ondoren, jolas desberdinetan aritu ginen eta Iku...